Zikloporrak 1!

Aurten nire bizitxan lenengoz bizikletan jun na oporreta. Egixe esan hegazkiñin jun ga Danimarka eta gero han 1500 km einjouz bizikletan, Jutlandiako penintsulatik, Aarhus-etik, hasi eta Kovenhavn-en amatxu, hilebetin. Kristona ixanda! Alde batetik bizikletan juti gutzako barrixe zalako eta beste alde batetik ezautu douzen paisaje eta leko interesgarrixenatxik. Bizikletik leko bat benetan ezautzeko aukeri emotetzu errez mobiuteko eta nahiko arin juteko aukeri emoten daben modun, ritmo egokixe bitxanduazta.
Hasieran herri guztiz lau eta benetan trankile topa gendun, herri nahiko txikixak, demasin zaindute, etxe unifamiliarrak jardineko bedarra txiki txiki ebatxe eta jente jatorra. Kanpinak izugarrixak, familixentzako komunak, umik kanbixateko leko berezixak, eskatza...benetan ondo ekipata. Paisaje nahiko antzeaku ixan arren beti topaten gendun harritzeko zoze, batez be mendirik ez eotik etxen daben efektuk: amaiera baiko zeru eta lurrin dazela emoten daben baforak. Iparralderuntz ein gendun lenengo. Skagen, Danimarkako iparralderen dan punture nahi gendun alla. Horretako fiordo, gari landa eta amaitzen ezin bidegorrixak pasa genduzen eta azkanin kostako herri benetan politxe topa gendun, portu politxe, arrantzale eta turista giru, euzki ederra, ur hotza. Hurrengun gexa...ikusi argazkixak hamen!



























