2006/03/24

Urtebetetze eun espeziala!

Hola danoi!
Nire eune ixan da on dala ordubete arte...benetan be urtebetze eun espeziala ixan da. Martitzenin Orzuri etorri zan Coventry-re neuk ixe jakin baik eta urtitan harturoten sorpresaik handixena emoztan, eztot pentsaten iñoz holako tonto arpirik ipiniaztanik. Bañe zelako pozik ipini nitxan!
Zelebrateko ero, Orzuri neure matxiaz, pisukukin, Eider eta Borja eta geure Hong Kong-eko launakin, Florence eta King, afai-meixenda bat ein iou etxin. Nahidanbeste berba eta barre ein iou bakotxak beran herriko kontuk esaten, eta zoze jan eta eran da gero zoixonak kantazte kantoneko txino argi eta garbixin. Egixe esan, edarto demasin pasarou.
Bueno laatea nu 3 bat ordu barru altza bi na ta Londonea dun autobuse hartzeko...Bilboa nu aprileko 16re arte oporretan. Trankil handik be idatzikot zoze ta!

2006/03/21

Argazki Ukitua!

Aldez aurretik aipatu dudan bezala diseinu industriala ikasten ari naiz, eta grafikoa agian nire alderik onena ez den arren egiten ditut nire lantxoak...denok dakizuenez gaur egun oso erraza baita diseinugile grafikoa izatea, fotoxop edo halakoren bat eMule-n deskargatzea baino eztago.
Halere, bixkat galduta zabiltzatenentzat, nire ezaguera amagaibea banatzea erabaki dut. Gaur hasten da zuentzat bereziki zuena den nire blog honetan Advanzt Foto Retatxing Cors (Argazki Ukitu Kurtso Aurreratua).

Zelan ukitu bi (edo hiru) pausutan:

1.Lehenengo eta behin hortik duzuen argazkarik zozoena hartu eta fotoxopean zabaldu. Nik hau aukeratu dut azalpen honetarako:

2.Nik argazki honi drama bixkat ematearren zuri beltzean jarri dut:
-Imagen--->Modo--->Escala de Grises
-Galdera bat egin dizue...Acoplar imagen?.....noski!

3.Gero begietako gorria kentzeko niri asko gustatzen zaidan "truki " bat kontatuko dizuet:
-Herramienta--->Pincel......Colorea aukeratu (beltza kasu honetan) eta ia zelako eskua daukazuen...!

4.Azkenik irudiak indar gehiago izan dezan, pintzel berarekin, ingurua ondo markatu...eta buala!

Bueno nik firmatu ere egin dut baina hori agian hurrengo atalean azalduko dizuek.

Lehenengo pausuak!

Kaixo denoi!
Blog-a hasteko nire burua aurkeztuko dut.
Mikel Ibarluzea naiz, 25 urteko Bilbotarra eta Coventry-n (Ingalaterrako bihotzean) nago Diseinua ikasten.
Bat baino gehiago seguruenik blog-aren izenarekin harrituko zenez hor doa azalpena:
Ni erdi Ondarrutarra nazela esan neike, ama bertaku dakatelako eta han pasatxuazelako umetako momentoik onenetakuk, gañea nik beti ein ixandot ondarrutar euskeraz eta neurien sentiuten dotenara. Horreatxik eta neuk pentsaten dotena ixe eskuta baik esateko jaxo dalako ipinitzat ixena POPABISTAN blogai.
Itzulpena erraztearren hamen emotetzuet grazi asko eiztan leko baten loturi:
http://www.ondarrutarnaturala.com/eus/arauak.php
Erantzun lotsa baik erozeinek libre pentsaten dabena adierazteko leku be bara hau te!
Hurrengoarte.