2006/03/21

Argazki Ukitua!

Aldez aurretik aipatu dudan bezala diseinu industriala ikasten ari naiz, eta grafikoa agian nire alderik onena ez den arren egiten ditut nire lantxoak...denok dakizuenez gaur egun oso erraza baita diseinugile grafikoa izatea, fotoxop edo halakoren bat eMule-n deskargatzea baino eztago.
Halere, bixkat galduta zabiltzatenentzat, nire ezaguera amagaibea banatzea erabaki dut. Gaur hasten da zuentzat bereziki zuena den nire blog honetan Advanzt Foto Retatxing Cors (Argazki Ukitu Kurtso Aurreratua).

Zelan ukitu bi (edo hiru) pausutan:

1.Lehenengo eta behin hortik duzuen argazkarik zozoena hartu eta fotoxopean zabaldu. Nik hau aukeratu dut azalpen honetarako:

2.Nik argazki honi drama bixkat ematearren zuri beltzean jarri dut:
-Imagen--->Modo--->Escala de Grises
-Galdera bat egin dizue...Acoplar imagen?.....noski!

3.Gero begietako gorria kentzeko niri asko gustatzen zaidan "truki " bat kontatuko dizuet:
-Herramienta--->Pincel......Colorea aukeratu (beltza kasu honetan) eta ia zelako eskua daukazuen...!

4.Azkenik irudiak indar gehiago izan dezan, pintzel berarekin, ingurua ondo markatu...eta buala!

Bueno nik firmatu ere egin dut baina hori agian hurrengo atalean azalduko dizuek.

2 Comments:

Blogger smith said...

Begietako gorrie kenduok, ondo baño hobeto, kriston pare geldituok. Neupe eingoñeunkek jakineskero, bia gulangoak hori selan ikisi? Gatx.

10:56 pm  
Anonymous Anonymous said...

Guau!! zelako kontrola Mikelo!! Erakutsiko didazu bai firmatzen!! jejejeje

2:43 pm  

Post a Comment

<< Home